30. hamarkadaren erdialdera sortu zuen enpresa Maestu familiak Lerínen, Nafarroako Erriberagoienen, Iruñetik 50 kilometro ingurura. Belaunaldiz-belaunaldi, gure kontserbak betiko moduan egiten jarraitu dugu. Prozesu osoa kontu handiz eta eskuz egiten dugu eta, nola ez, Nafarroako baratzeetako produktu tipikoen kalitate eztabaidaezinarekin.
Gure kontserbarik preziatuenen artean, zainzuria dago, udaberrian Leríneko soroetan jasotzen dena (Nafarroa), eskuz zurituta eta eskuz egina. Pikillo piperrak eta eskaintzen ditugun barazki guztiak Nafarroako baratzeetakoak dira, eta era naturalean ekoizten ditugunez, kalitate handiko produktuak eskuratzen ditugu.
Gure enpresaren filosofia da produktu naturalak eskaintzen jarraitzea, elikadura osasungarri eta orekatua izateko. Dieta mediterraneoak eskatzen duen moduan.
Udaberrian Leríneko soroetan, Nafarroan, jasoak, eskuz eta artisau-moduan zuritu eta ontziratuak, Nafarroako zainzuriaren propietateak mantentzen direla ziurtatuz.
Erreak eta eskuz zurituak, ontziratzerakoan haien nolakotasun guztiak primeran manten ditzaten. Haien artean, artisau-piperra nabarmentzen da, eskuz zuritua eta ur tanta bat ere gabe.
Nafarroako baratza ematen dituen fruituen kalitatearengatik ezaguna izan da beti. Gure orburuak produktu preziatuenetakoak dira. Era tradizionalean ontziratzen direnez gero, haien propietate guztiak mantentzen dituzte.
Gure produktu ezagunenez gain, latorrian eta kristalean ontziratutako produktu sorta zabala eskaintzen dugu. Guztiak kalitaterik onenekoak: itsasoko produktuak, ozpinetakoak, lekaleak eta ardoa.
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 10:00etatik 13:30era eta 15:30etatik 17:30etara
Larunbat, eta jaiegunetan: 10:00etatik 13:30era
Igandea: Itxi
Eskaerak etxera eramateko:
“Cojonudos pa’ti”
Lizarrako errepidea 4, Lerín (Nafarroa)
Tel. 948 53 00 31
info@conservaselagricultor.es